Albisteak: Transferentzia

  • CIC nanoGUNE, BerriUp, Graphenea, Donostia Sustapena eta BIC Gipuzko elkar lanean ari dira grafenoaren potentziala industria- eta teknologia-aplikazioetan baliatuko duten ideia berritzaileak bilatzeko asmoz. Parte hartu nahi duten ekintzaileek eta enpresek beren proiektu propioak eta originalak aurkeztu behar dituzte irailaren 13tik urriaren 13ra arte. Antolatzaileek baliabide ugari eskaintzen dituzte proiektuak bultzatzeko eta lurraldera erakartzeko asmoz.

  • Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzen dituen euskal zentroak talde berria jarriko du martxan hardware kuantikoa garatzeko.

    NanoGUNEren egoitzan eraikiko den dorre berrian kokatuko dira sortzear dagoen ikerketa-taldearen laborategiak nahiz teknologia kuantikoetako scale-up enpresa aintzindaria.

    NanoGUNEk erdieroaleen teknologian oinarrituriko txipak garatuko ditu Donostian ordenagailu kuantikoak eraikitzeko asmoz. 

  • MYRUNS ENGINEERING SPORTS, SL (MYRUNS) euskal enpresak nanoGUNE ikerketa zentroaren 'Evolgene Genomics ' spinoff-aren %80 eskuratu du. MYRUNS-ek irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa (RFID, ingelesezko sigletatik) garatzen du enpresen eraldaketa digitala gauzatzeko. Xabier García Roldán da MYRUNS-en sortzaile eta akziodun nagusia.

  • NanoGUNE has joined the Basque Microelectronics Hub (BMH) as a key player in the basque electronics industry to transfer our knowledge to the closest industrial fabric, in order to support the advances the sector requires in the Basque Country.

  • CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak azken lau urteetako bien arteko lankidetzaren emaitzak aztertu dituzte gaur goizean nanoGUNEn. Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendariak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak berrikuntza-proiektu berriak eta enpresa berriak sortzeko balorizazio-programaren arrakasta nabarmendu dute, eta, bi erakundeek elkarrekin garatutako lau proiektuei dagokienez, uste dute sektore biomedikora aplikatutako nanoteknologiek eragin ekonomiko eta sozial handia izango dutela.

  • Berriki lortutako hiru patentek eta beste hiru patente-eskaera berrik nabarmen aberastu dute CIC nanoGUNEren industria-jabetzaren zorroa. Gaur egun, zentroak 25 patente aurkeztuta ditu osasunaren, optikaren, materialen zientziaren eta elektronikaren arloetan; hori bai, nanoeskalan. Gainera, 17 patente enpresetara lizentziatuta ditu, merkataritza-ustiapenerako.

  • CIC nanoGUNEk —nanozientziako euskal ikerketa-zentroa—, BerriUp-ek —Donostiako startup-azeleragailua—, Grapheneak —grafenoa ekoizten eta merkaturatzen duen nanoGUNEren lehen startup-a— eta Donostiako Sustapenak —Donostiako Udalaren garapen ekonomikoko elkartea— lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute grafenoarekin zerikusia duten  ikerketa-proposamenak sustatzeko. Horretarako, II Global Graphene Call izeneko bigarren deialdia egin dute, grafenoarekin lotutako enpresa-ideiak garatzeko.

  • BioTech Foods 2017an sortu zen start-up bat da eta laborategian sortutako haragia ekoiztea du helburu.  NanoGUNEn jarri zen abian, Mercedes Vila doktorearen zuzendaritza zientifikoarenpean; Vila nanoGUNEren Ctech-nano start-uparen zuzendari zientifiko ohia ere bada.  

  • Jabier Larrañaga, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua, eta Jon Gurrutxaga, Berrikuntza eta Internazionalizazio zuzendaria NanoGUNEn egiten dugun goi mailako ikerketa eta garapena gertutik ezagutzera gonbidatu ditugu gaur.

  • Nanozientziaren zeharkakotasunaren erakusgarri dira materialen zientzian dituen aplikazio ugariak.

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
28
29
30
31
1
2
3
 
 
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
1