Udako praktikaldiak

Urtero, Unibertsitateko ikasleei gure Udako Praktikaldi Programan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.

3. eta 4. Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniartiza ikasleei hilean 500 €-ko bekak eskaintzen dizkiegu 1.5 eta 2 hilabete bitarteko proiektuak gauzatzeagatik.

NanoGUNEren ikerketa nagusiki 3 arlo estrategikoren esparruan gauzatzen da: Nanozientzia Kuantikoa, Nanomaterialak eta Nanomedikuntza. Ikerketa arlo hauek 11 ikerketa-taldetan gauzatzen ari dira:

Eskaera egiteko argibideak

Hautagaiek 2025eko Otsailaren 9rako egin behar dute eskabidea online, eta CVa eta espediente akademikoa igo behar dituzte (EHUko ikasleek GAUReko kalifikazioen zerrenda bidal dezakete). 

Ikasleek hizkuntzen ziurtagiriak ere igo ditzakete. 

Aurrez hautatutako ikasleei otsailaren amaiera aldera elkarrizketa bat eskatuko zaie, eta martxoaren 11a baino lehen jarriko gara harremanetan aukeratutako hautagaiekin. 

Hautagaitzak ingelesez aurkeztu behar dira, eta elkarrizketa batzuk ingelesez izan ahal dira. 

Izena emateko formularioan 10 eta 4 punturen gaineko batez besteko nota haztatua (BBNH) eskatzen dugu. 

BBNH, 10 punturen gainean kalkulatzeko, honela egin behar da: (X) irakasgaian lortutako nota ikasgai horretako kreditu-kopuruarekin (P) biderkatzea, irakasgai bakoitzeko. Ondoren, irakasgai guztien emaitzak batu eta ebaluatutako kreditu guztien baturagatik zatitu. 

BBNH = Σ Xi·Pi / Σ Pi

Adibidea:

  • 1. irakasgaia: 2. nota - 6 ECTS
  • 2. irakasgaia: 1. nota - 8 ECTS
  • 3. irakasgaia: 3. nota – 6 ECTS

BBNH = 2·6 + 1·8 + 3·6 / 8 + 6 + 6 = 1,3

BBNH, 4 punturen gainean kalkulatzeko formula berdina erabili behar da, baina baliokidetasun hauek aplikatuz: 

  • Gainditua = 1 puntu
  • Oso ongi = 2 puntu
  • Bikain = 3 puntu
  • Ohorezko matrikula = 4 puntu

Zabalkunderako materiala

 

Informazio gehiagorako, jar zaitez gurekin harremanentan people@nanogune.eu helbidean.