Enpresa berriak
NanoGUNE ideia berrien bila dihardu etengabe, bai aurkikuntza-zientifiko berriak ekarriko dituzten ideiak, baita nanoteknologia oinarri duten garapenak ekarriko dituztenak ere. Ikerlariek heuren ideiak hartu eta merkatu-ikuspegiarekin moldatu ditzaten sustatzen dugu. Eta nanoteknologia oinarri duten irtenbideak topatu nahi dituzten ekintzaileek gure ateak zabalik izango dituzte beti
Gure konpromisoaren adibide garbia dira oraindaino nanoGUNEn sortu ditugun lau enpresa berriak:
-
Evolgene
Evolgene-ek antzinako entzima ultraeraginkorren berreraikitzea egiten du sektore industrial desberdinetan erabili daitezen.
-
Prospero BioSciences
NanoGUNEren bosgarren spin-off enpresa da, 2015eko urrian sortua. Prosperok enpresak teknologia berritzaile bat garatzen ari da, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena.sas.
-
Ctech-nano
Ctech-nano-k, geruza atomikoak jalkitzeko teknikan (ALD, ingelesezko sigletatik) oinarrituta, neurrira egindako estaldura zerbitzuak eta berariazko estaldura tresnak merkaturatzen ditu.
-
Simune Atomistic Simulations
Simune-k neurrira egindako eskala atomikoko simulazioak eta simulazio elektromagnetikoak eskaintzen ditu.
-
Graphenea
Graphenea-k kalitate handiko grafeno-xaflak merkaturatu eta grafenoan oinarritutako teknologiak garatzen ditu.