Albisteak: Transferentzia

  • Europako Batzordeak 150.000 euroko hornidura eman dio CIC nanoGUNEko Nanogailuen taldeari, ERC Proof of Concept programaren bidez. Programaren helburua da Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) finantzatutako abangoardiako ikerketa-proiektuetan sortutako ideien ahalmen berritzailea praktikara ekartzea. NanoGUNEko Nanogailuen taldearen FAST TestOM proiektua da Europako Ikerketa Kontseiluak diruz lagundutako 133 proiektu europarretako bat.

  • Proiektuari Nanofransfer nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Tecnaliako, CIC Nanoguneko, NanoBasque-SPRIko eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako adituek proiektu bat egin dute elkarrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan nanozientzien, mikroteknologien eta nanoteknologien garapena eta ezarpena aztertzeko. Proiektuari Nanofransfer izena eman zaio eta nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du. Halaber, nanoteknologiak fabrikazio prozesuetan eta merkatuari eskaintzen zaizkion produktuetan txertatzea bizkortu beharra azpimarratzen du.

  • José María Arias Mosquera Fundación Barriéko presidenteak eta Jose Maria Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute, gaur, Donostian, Fundación Barriék bere Zientzia Funtsaren bidez emaitza zientifiko-teknologikoak merkatura transferitzeko garatu duen metodologia ezartzeko nanoGUNEn.

  • Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.

  • Prospero Biosciences enpresak teknologia berritzaile bat garatuko du, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena. Besteak beste, markatzaile biologikoen ikerketan aurrerapauso esanguratsuak emateko aukera emango du.

  • The 5th edition of Nanomercosur is taking place from 6 to 8 October in Buenos Aires, Argentina, and nanoGUNE and its spin-off companies will be represented in the Brokerage event and the nanoBasque space of the exhibition area. 

  • NanoGUNEko Teknologia Transferentziako arduradunak, Miryam Asunciónek, euskal industria modeloa aztertzen du International Innovation aldizkarian, baita honek ikerketan eta garapenean oinarritutako ekonomia indartsu eta lehiakor bat sortzeko dituen erronkak ere.

  • Bisitarien partaidetza sustatzea eta zentroaren lanari buruz berri emateko gune dinamikoa sortzea izan dira gure helburuak

  • Hiru eragile industrial horien partaidetzari esker, ezagutza eta teknologia transferitzeko estrategia sendotuko du ikerketa-zentroak. Bestalde, zentroaren xede estrategikoa ere indartuko du puntako hiru enpresa horien partaidetzak, bai eta industriarekin eta industriarako egiten duen lana ere.

  • Enpresaren bosgarren urteurrena iristean Graphenearen bazkide izateari utzi dio CIC nanoGUNEk, haren sortzaileak, Nanotechnology Investment Group SL-rekin sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Nanoteknologiaren garapenerako funtsezko materiala den grafenoaren sektoreko erreferentzia bihurtu da Graphenea nazioartean

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
24
25
26
27
28
1
2
 
 
 
 
 
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
3
4
5
6