Related news by tag nanoscience

Emakumeak Zientzian hazten ari da

Gaur goizean sinatu dute urtez urte handituz doan proiektuaren lankidetza-akordioa. Emakumeak Zientzian ekimenaren 6. ediziorako akordioa sinatu duten 17 erakundeak zientzia eta teknologiaren sarearen erakusleiho garrantzitsuak dira Euskadin. Batasun hori Emakumeak Zientzian jendea biltzeko bokazioarekin jaiotako proiektua delako izan da posible; ateak zabalik izanda eta elkarrekin hobeak garela argi duena.

Emakumeak zientzia eta teknologiaren lehen lerrora

Urtez urte handituz doan proiektuaren lankidetza-akordioa sinatu duten 24 erakundeak zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsuak dira Euskadin: Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), Achúcarro, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Deustoko Unibertsitatea, POLYMAT, Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Biodonostia, Ceit, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka!

Electrical control of magnetism by electric field and current-induced torques

Albert Fert, French physicist and winner of the Nobel Prize in Physics in 2007, is one of the discoverers of giant magnetoresistance, a physical effect that revolutionised hard disk technology, allowing a huge increase in its capacity. His research enabled the capacity and applications of the hard disk drive to be increased, and he is now working towards a new generation of microprocessors t

CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin

Teknologia disruptibo hori eguneroko praktika klinikoaren premia bati eranzuteko sortu da, zeina IIS Biogipuzkoa Euskadiko Osasun Sistemako Ikerketa Institutuarekin lotutako Osakidetzako medikoek identifikatu baitzuten.Horren ondorioz, nanoGUNErekin lankidetza bat sortu da erditzean haurren bizi-konstanteak monitorizatzeko soluzio bat aurkitzeko —asfixia perinatala edo oxigeno falta detektatzea barne—.

Udako praktika programan izena emateko epea ireki du CIC nanoGUNEk

Programa honen baitan, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikasleri gutxienez bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango zaie.  Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan honako arlo hauetan: nanoeskalako optika, nanobioingeniaritza, fenomeno elektronikoak, magnetismoa eta nanoeskalako materialak.

Fèlix Casanovak Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria jaso du bigarren aldiz

Egungo teknologia elektronikoaren ordez beste teknologia txikiago, arinago eta energetikoki eraginkorrago bat (hau da, gutxiago kontsumitzen duena) bilatzea erronka globala da; hain zuzen, azken alderdi hori da garrantzitsuena. Azken urteotan, Fèlix Casanova eta nanoGUNEn zuzentzen duen taldea, Intel multinazionalarekin batera, etorkizuneko ordenagailuen errendimendua eta energia-aurrezpena hobetzea helburu duen ikerketa-proiektu bat lantzen ari dira, MESO teknologia optimizatuta.

Fisikako Nobel Sariaren eta Donostiaren arteko lotura

Aurtengo saridunek fisikaren tresnak erabili dituzte gaur egungo ikasketa automatiko ahaltsuen oinarri diren metodoak garatzeko. Komunitate zientifikoak asko erabiltzen dituen metodoak dira, eta aurrerapen esanguratsuak ahalbidetu dituzte askotariko arloetan. Método horiek erabili ahal izan diren eremuen aniztasuna nabarmendu behar da bereziki. Gainera, duela hiruzpalau urte eskas pentsaezinak ziren azterketak eta simulazoak egiteko aukera eman dute.

NanoGUNE, txikiaren erronka handia, baita gaztelaniaz eta ingelesez ere

Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean puntako ikerketa nola egiten den gizarteratzea da liburuaren jomuga. “Txikiaren erronka handia” egunetik egunera nola mamitzen da? Nola gauza daiteke proiektu zinez berritzaile eta ausart bat? Galdera horri erantzuten dio Elixabete Garmendia kazetariak idazkera biziz idatzitako kontakizunak. Kontakizun hori euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakurtzeko aukera dago orain.

NanoReMedi, medikuntza birsortzaileari buruzko ikerketa-proiektu berritzailea

Adinagatik, gaixoetasunengatik edo kalteengatik ehunak konpontzea eta ordezkatzea eta organoen funtzionaltasuna galtzea zahartzen ari den egungo gizartearen premia mediko larrienetako bat da. NanoReMedi partzuergoak funtsezko eta garrantzi handiko gai horri heltzen lagunduko du, peptidoetan oinarritutako nanomaterial funtzionalen diseinuan, prestaketan, karakterizazioan eta baliozkotzean oinarrritutako ikuspegi zientifiko berri eta eraginkorra erabiliz.

Researchers observe extremely squeezed directional THz waves in thin semiconductor crystals

Polaritons are hybrid states of light and matter that arise from the coupling of light with matter excitations. Plasmon and phonon polaritons are among the most prominent examples, formed by the coupling of light to collective electron oscillations and crystal lattice vibrations, respectively. They play a crucial role in various applications, from sub-diffraction optical spectroscopy and ultrasensitive chemical sensors to ultracompact modulators for communication applications.

Ginekologiaren eta antzutasunaren osasun-erronkei aurre egiteko talde berria

Mariana Medina Sánchez kolonbiar ingeniari mekatroniko gailen bat da. Bartzelonan Kataluniako Nanozientzia eta Nanoteknologia Institutuan (ICN2) doktoretza lortu ondoren, Dresdengo (Alemania) Leibniz Institutuan (IFW Leibniz) sartu zen. Mikrorrobot medikoak garatzera bideratu du karrera; hain zuzen, lagunduriko ugalketan erabiltzekoak eta minbizi ginekologikoa tratatzeko terapien askapen lokalizatuan erabiltzekoak.  2024aren hasieran, Mariana Medina Sánchez nanoGUNEn sartu zen Ikerbasque ikertzaile gisa.

CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologia batek berrikuntza sustatzen du ehungintza-sektorean

Ehungintzan, berrikuntza ez da soilik diseinuan eta modan gertatzen. Industriak eta merkatuak gero eta ehun berritzaile gehiago eskatzen dituzte, diseinatu diren erabileretara egokituko direnak. Nanoteknologiak, azken hamarkadetan, hainbat teknika garatu ditu, materialen propietateak “neurrira” aldatzeko. Hori dela eta, aliatu ukaezina da gure jantziei propietate berriak emango dizkieten zuntz berriak garatzeko: erresistentzia handiagokoak, iragazgaitzak, izpi ultramoreetatik babesteko balio dutenak, mikrobioen aurkakoak, orbanen aurkakoak eta abar.

CIC nanoGUNEk Nano-Istorioen lehiaketa antolatu du lehen aldiz

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteei eta munduko edozein tokitako gazte euskaldunei zuzenduta dago lehiaketa; 2021/12/31n 14 eta 17 urte bitarteko gazteak badira bederen. Parte-hartzaileek, beraz, honako hezkuntza-maila hauetako batean jardungo dute: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

CIC nanoGUNEk Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren lehen Udako Eskola antolatu du

s-SNOM eta nano-FTIR irudi optikoak hartzeko eta espektroskopiako tresna berdingabeak dira, eta nanoeskalako irudiak zein espektroskopia espektro-maila zabal batean egiteko aukera ematen dute, maiztasun ikusgaien eta terahertz-maiztasunen artean. Rainer Hillenbrand teknika horiek garatzen eta merkaturatzen parte hartu zuen ikertzaileetako bat da, eta fenomeno optikoen eta nanoeskalako materialen propietateen ikerketa esperimentalerako eremu berri bat ireki zuen.

CIC nanoGUNEk patente-zorroa handitu du

Aplikazio-eremuen aniztasun horrek egiaztatzen du nanozientziaren ikerketak aldakortasun handia duela, eta metodo eta teknologia lizentziadunak gehitzeak agerian uzten du industria-prozesuak eta -produktuak hobetzeko eta horiei balioa eransteko gaitasuna. “Gure helburua da bikaintasuneko ikerketa egiten jarraitzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko gai diren garapen zehatzak sektore ekonomikora transferitzea”, azaldu du Ainara Garcia Gallastegui nanoGUNEko teknologia-transferentziaren arduradunak.

"Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia paradigma aldaketa baten alde" nazioarteko kongresua aurkeztu dute

Berdintasunerako sailburuak azpimarratu duenez, zientziaren eta teknologiaren eremuan dagoen genero-arrakala ez da mugatzen soilik emakumeek eremu horretan duten presentzia eta ikusgarritasun txikiagora, baizik eta zientziaren ikuskera androzentrikora ere, eta, beraz, paradigma-aldaketa bat behar da berdintasuna modu sistemikoan txertatzeko. "Zientziak eta teknologiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen nola lagun dezaketen aztertzea ere bada kontua", adierazi du.

Understanding nanolight refraction on highly anisotropic materials

Light refraction accounts for the change of direction and speed that a wave undergoes when passing from one medium to another. Glasses and contact lenses, microscopes and telescopes, or something as commonplace as the fact that a pencil inserted into a glass of water appears bent when viewed from the outside, have their origin in the optical phenomenon of refraction.

Review: Nanoscale terahertz scanning probe microscopy

Terahertz radiation has become an important diagnostic tool in the development of new technologies. However, the diffraction limit prevents terahertz radiation (λ ≈ 0.01–3 mm) from being focused to the nanometer length scale of modern devices. In response to this challenge, terahertz scanning probe microscopy techniques based on coupling terahertz radiation to subwavelength probes such as sharp tips have been developed.

Ibilaldi bat nanomunduan barrena erakusketa Bilbon izango da

Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren baitan antolatutako erakusketa honetan nanozietzia eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak aurkezten dira. Erakusketara joaten direnek hainbat nanoobjekturen irudiak ikusiz gozatu ahalko dute. Irudi horiek “nanomunduaren begi” bihurtu diren instrumentu harrigarriek, hala nola indar atomikoko mikroskopioak edota mikroskopio elektronikoak, hartu dituzte. Horrez gain, alor honetan erabiltzen diren tresnetako batzuk eta eguneroko benetako ikerketa-produktuak eta -objektuak ikusteko aukera ere izango dute.

nanoGUNEn instalatutako nanofabrikazio-tresna batek mikroskopia elektronikoaren euskal azpiegitura indartuko du

CRYO Plasma FIB nanofabrikazio aurreratuko eta mikroskopia elektronikoko tresna berezi bat da, Europan dauden gutxietako bat. Euskal Autonomia Erkidegoko eta mundu osoko ikerketa-zentroei eta industriari laguntzea du helburu, besteak beste arlo hauetan: tenperatura baxuko fisikarekin lotutako materialen zientzia, energiaren sektorerako litio-ioizko bateriak, eta zelula-tomografia krioelektronikoa.

Researchers develop an innovative strategy to focus infrared light into the nanoscale

Focusing of light into the nanoscale represents a landmark for the implementation of nanotechnology in optics and biochemistry. Based on the exotic propagation of light in highly anisotropic materials (where light propagates in the form of rays along specific directions), a research team led by the University of Oviedo has demonstrated the focusing of infrared light into extraordinarily small regions.

CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak lankidetza sendotu dute nanoteknologiaren eragin sozial eta ekonomikoa handitzeko

BIC Gipuzkoak oinarri zientifiko eta teknologikoko proiektuak eta enpresak bilatzen eta eratzen dihardu Gipuzkoan. Horretarako, “funtsezkoa da nanoGUNE bezalako zentroetan garatzen ari diren teknologiei tira egitea, helburu hori lortzeko behar duten azken bultzada emateko, azaldu du Marisa Arriola Gipuzkoa BICeko zuzendari kudeatzaileak.