Gizarte-segurantza eta osasuna
Gizarte-segurantza herritarren osasuna edo/eta ekonomia bermatzeko sortutako organismo publikoen sarea da.
Osakidetza (www.osakidetza.euskadi.net) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren menpeko erakundea da. Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lan egiten du, eta bere aktibitatea osasuna bermatzera, gaixotasunak aurreikustera eta tratamenduak eta erreabilitazioa bermatzera bideratua dago.
Erregistratutako langileek eta bere senideek Osasun Txartel Pertsonala eskatu dezakete, honekin beren osasun zerbitzua bermatuz. Europar Osasun Txartelak bertakoek jasotzen duten zerbitzu berdina jasotzeko aukera ematen du.
Larrialdietarako telefono zenbakia 112 da.
Donostiako osasun zentro garrantzitsuenak honakoak dira:
1) ONDARRETAKO OSASUN ZENTROA
Zumalakarregui, 24
Tel. 943 00 66 00
2) AMARA ERDIKO OSASUN ZENTROA
Prim, 61
Tel. 943 45 73 01
3) AMARA BERRIKO OSASUN ZENTROA
José María Salaberria, 9
Tel. 943 46 28 44
4) GROSEKO OSASUN ZENTROA
Avda. Navarra, 14
Tel. 943 00 79 09
5) DONOSTIA OSPITALEA
Donostiako ospitale nagusia. Mota guztietako larrialdietarako atentzioa eskaintzen du, pediatria eta ginekologia larrialdiak barne.
Pº Dr. Beguiristain, 109
Tel. 943 00 74 00
Hizkuntza
Ingelesa da nanoGUNEren lan-hizkuntza. Dena den, Donostiako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. NanoGUNEk bi hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen die bere langileei.