Hizkuntza

 

NanoGUNEk eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) bat egiten dute bere langileei euskara eta gaztelania ikastaroak eskainiz. Ikastaroak bertako langileentzat eta 90 egun baino gehiagorako geratzen diren ikertzaileentzat prestatuak daude, ondorengo baldintzekin:

  1. Eskolak dorrearen bigarren solairuan kokatzen den bilera gelan egiten dira.
  2. Eskolek ez dute inolako kosturik izango, baina ikasleek esku liburua erosi beharko dute, irakaslearen argibideak jarraituz.
  3. Ikasle berriek hilabete hasieran izango dute eskoletara elkartzeko aukera.
  4. Eskolekin jarraitzeko gutxieneko eskolen %60ra etorri beharko da. Hilabetero egingo da asistentziaren jarraipena. Hilabete batean, inolako justifikaziorik aurkeztu gabe, eskatzen den eskola kopuru minimorako asistentzia betetzen ez duten ikasleak eskoletatik kanpo geratuko dira.
  5. Ikastaroetarako izena eman nahi izanez gero "Course participation agreement" izeneko dokumentua bete beharko da (deskargatu hemen) eta nanoGUNEko idazkariari bidali, Uxue Agirrezabala (u.agirrezabala@nanogune.eu).

Hizkuntza

Ingelesa da nanoGUNEren lan-hizkuntza. Dena den, Donostiako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. NanoGUNEk bi hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen die bere langileei.