Genero-berdintasuna

genderGure ikuspegia da gure erakundearen barruan genero-berdintasun eraginkorra lortzea, desberdintasunak eragiten dituzten egiturazko faktoreak birmoldatuz eta genero-aurreiritzirik, jarrera sexistarik eta sexu-jazarpenik gabeko lan-giroa eraikiz. 
 
Gainera, aktiboki lagundu nahi dugu genero guztien ikuspegia txertatuko duen ingurune zientifiko eta teknologiko berdinzaleago bat eraikitzen, horrela, pertsona guztiek aukera berdinak izango dituzten gizarte bat garatzen lagunduz.

2018ko maiatzean, Genero Berdintasunerako Batzordea sortu zen, nanoGUNEn genero-aurreiritzirik gabeko lan-ingurunea bermatzeko. Hilabete batzuk geroago, barne-diagnostiko bat egin zen RI-PEERS - Ikerketa-erakundeetan genero-berdintasuna hobetzeko esperientzia pilotuak proiektu eurparraren esparruan; nanoGUNEk proiektuan parte hartzen du hain zuzen. Diagnostiko hori oinarritzat hartu zen 2019-2022 aldian gauzatuko den Genero Berdintasunerako Plana egiteko. 

NanoGUNEko Genero Berdintasunerako Planaren ezarpena Komunikazio arduradunak eta zuzendariak zuzentzen dute, Genero Berdintasunerako Batzordearekin lankidetza estuan. 

 

Gainera, nanoGUNE Eusko Jaurlaritzak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen bitartez bultzatutako Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunaren parte da. Plataforma kolektibo hau 2022an sortu zen, eta herritarrek eta hainbat erakundek osatzen dute. Euskadi berdinzaleago, indarkeria matxistarik gabeko eta jasangarriago baten alde egiten du.

ituna

berdin

Organigrama

organigrama eus

NanoGUNEren antolaketa eta kudeaketa orokorraren egitura organigrama honetan deskribatzen da. 

Finantzaketa

2006an sortu zenetik, nanoGUNEk funts garrantzitsuak lortu ditu gobernu lokalen, industriaren eta Europar Batasunaren deialdi lehiakorretan.