Finantzaketa

Hauexek dira nanoGUNEren finantzaketa iturri nagusiak:

ECEuropar Komisioa

NanoGUNE Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako programa nagusien kide aktiboa da (FP7, H2020, Horizon Europe); Europar Komisioak kudeatzen dituen funts garrantzitsuak lortu ditu.

 

 

 

Espainiako Gobernua
NanoGUNE lehen Consolider Zentroa izendatua izan zen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren Consolider-Ingenio programaren baitan. Programa honek jakintza-arlo jakin batean zientzia espainiarra gidatzera deituak zeuden eta ibilbide sendoa zuten proiektuak sustatzeko helburua zuen.

Honetaz gain, nanoGUNEk espainiako I+G+b Plan Nazionalaren proiektu lehiakorretan parte hartzen du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila nanoGUNEren sustatzailea eta finantzaketa iturri nagusia da. NanoGUNE sail honek zuzendu zuen nanoBasque Estrategiaren eragile nagusia izan zen, zeinak nanoteknologian oinarritutako sektore ekonomiko berri bat garatzeko helburua zuen. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
NanoGUNEk IKERBASQUEren Zientziarako Euskal Fundazioaren, laguntza ere jasotzen du, izan ere, 10 Ikerbasque Ikerlarik eta sei Ikerbasque Fellow-k egiten dute lan nanoGUNEn deialdi lehiakorretan hautatuak izan ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundia
NanoGUNEk Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dituen hainbat berrikuntza proiektutan ere parte hartzen du. 

 

Organigrama

organigrama eus

NanoGUNEren antolaketa eta kudeaketa orokorraren egitura organigrama honetan deskribatzen da. 

Finantzaketa

2006an sortu zenetik, nanoGUNEk funts garrantzitsuak lortu ditu gobernu lokalen, industriaren eta Europar Batasunaren deialdi lehiakorretan.