Zientzia sailburuak nanoGUNE bisitatu du
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérezek eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek CIC nanoGUNE bisitatu dute. Eusko Jaurlaritzako sail berriko ordezkariak Jose M. Pitarke nanoGUNEko zuzendari nagusiarekin eta Javier Martínez Ojinaga nanoGUNEko lehendakariarekin bildu dira eta nanozientzia eta nanoteknologiako euskal zentroaren ibilbidea eta proiekzioa gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Bileran, nanoGUNEko zuzendariak 2024an irekitako bi ikerketa-talde berriak aurkeztu ditu: bata, teknologia terapeutikoen eta diagnostiko aurreratuen alorrekoa, ginekologiaren eta antzutasunaren erronketan espezializatutako irtenbide miniaturizatuak sortuko dituena; eta bestea, erdieroaleen teknologian oinarritutako hardware kuantikoa garatzera bideratua. Bi ildo horiekin, nanoGUNEk bere gaitasunak osatzen ditu hiru arlo estrategikotan erreferente gisa jarraitzeko: nanozientzia kuantikoa, nanomaterialak eta nanomedikuntza. Era berean, zentroa handitzeko planak berrikusi ahal izan dituzte, 2025erako aurreikusitako dorre berri bat eraikita, non nanoGUNEk hardware kuantikoa garatuko duen Quantum Motion scale-up enpresa britaniarrarekin elkarlanean.