nanoGUNEk 2024ko Pint of Science Donostian parte hartuko du
Zientzia dibulgaziorako nazioarteko jaialdia maiatzaren 13tik 15era ospatuko da mundu osoko 25 herrialdetan, non hirietako tabernak laborategi inprobisatu bihurtzen dira azken aurrerapen zientifikoak erakusteko. CIC nanoGUNEko hiru ikertzaile, Javier Plou, Jon Ortuzar Andrés eta Stefano Trivini, aurtengo jaialdian izango dira, eta nanoGUNEk tokiko babesle gisa ere parte hartuko du.
Donostian, Pint of Science Alboka, Amuitz, Errotatxo, Mala Gissona eta Manuel (Errenteria) tabernetan egingo da, 30 hitzaldi guztira, eta nanoteknologia, 3D inprimaketa, fisika, neurozientzia eta hizkuntza, natura eta iraunkortasuna landuko dira. Hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Gainera, hitzaldietako batzuk aldi bereko itzulpena izango dute zeinu-hizkuntzara. Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.
CIC nanoGUNEtik, Javier Plou, Jon Ortuzar Andres y Stefano Trivini festibalean parte hartuko dute hitzaldi ezberdinetan. Javier Plou eta Pablo Valera Sapena (CIC biomaGUNE) "Luces, cámara y... SERS??" hitzaldia burutuko dute maiatzaren 13an Malagissona tabernan, Zabaleta kalean 53. zenbakian dagoena, arratsaldeko 19:00etan. Bestalde, Stefano Trivini eta Jon Ortuzar Andres beraien hitzaldia "Dos electrones son mejor que uno" egingo dute, maiatzaren 14an arratsaldeko 19:00etan Errotatxo pubean, Donostiako Errotatxo Plazako 1. zenbakian kokatuta.
Pint of Science 2024 doako ekitaldia da bertaratu guztientzat, eta Donostian DIPC, Donostia Sustapena, CFM, CIC biomaGUNE, Polymat, CIC nanoGUNE eta Biogipuzkoaren babesari esker, eta Aranzadi eta BCBL-ren elkarlanari esker da posible.
¿Zer da Pint of Science?
Festibal hau 2013ko maiatzean jaio zen Erresuma Batuan, Michael Mostkin eta Praveen Paul ikertzaileek beren laborategietan buruko gaixotasunak zituzten pertsonei egiten zieten ikerketa erakusteko ekitaldi bat antolatu zutenean. Beraiek egiaztatu zuten zer eragin handia izan zuen paziente horiengan, eta pentsatu zuten, "jendea laborategietara badoa... zergatik ez eraman zientzia jendea dagoen lekura, tabernetara?". Gutxi imajinatzen zuten urte batzuk geroago bere ideiak munduari bira emango zionik, 2024an aldi berean 5 kontinenteetan eta 25 herrialdek parte hartuz.
Pint of Science Zientzia Dibulgazioko Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioa Espainian orain arte antolatu den anbizio handikoena da, 850 hitzaldirekin 67 hiritan. Hiru egunez, panorama nazionaleko ikertzaile puntakoenek zientziaren aurrerapen berrienak partekatuko dituzte. Hizkuntza ulergarri eta hurbilarekin, edozein herritarrek hainbat arlotako proiektuak ezagutu ahal izango ditu: neurozientzia, astrofisika, medikuntza, historia, superkonputazioa, matematika, ekonomia eta zoologia, besteak beste.