Hiria
Donostia Euskal Herriko kostaldean kokatutako hiria da. Bizkaiko golkoan dago.
Gipuzkoako lurralde historikoko hiriburua da Donostia. 186.000 biztanle inguru ditu, baina 436.500 biztanletara iristen da bere metropoli inguruan. Lurralde txikia izan arren, Zinemaldiak, Jazzaldiak edo 2016. urteko Europar Hiriburu Kulturalaren inguruko ospakizunek mundu-mailako dimentsioa eman diote hiriari. Ekitaldi handi hauek, hiritarren izaera alaiak, ekitaldi kultural lokalek eta kirol-lehiaketek (lasterketak edo surfak, besteak beste) bisitatzeko edo bizitzeko primerako hiria egiten dute Donostia.
Donostiari buruz gehiago ezagutu
Hizkuntza
Ingelesa da nanoGUNEren lan-hizkuntza. Dena den, Donostiako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. NanoGUNEk bi hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen die bere langileei.