NanoGUNE bekak: master ikasleentzako deialdia zabaldu da
UPV/EHUko Nanozientzia eta Material Berrien Masterren titulazioetako ikasleei zuzendutako 4 beka eskaintzen ditu nanoGUNEk, ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.
Bekak 3.000€koak dira proiektuak irauten duen epe osorako eta ezin dira helburu berbera duten beste laguntzekin bateragarriak. Interesa duten ikasleek aipatutako master titulazioetan izen emanda eta onartuak egon beharko dute laguntzak jasotzeko. Hautagaiek, esteka hau jarraituz proiektuaren eta bekak eskatzeko prozesuaren inguruko informazio guztia topatuko dute.
Bekez gain, beste titulazio ofizialetako master ikasleek ere nanoGUNEko ikerketa taldeen baitan master tesia egiteko aukera dute.
Tags