Gizartea albisteak
Nanozientzia superheroientzat
CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanoKOMIK proiektuaren baitan egindako “Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra” komikia aurkeztu dute.
Aurrerapauso berriak energia garbiaren ekoizpenean, zenbait entzimari esker
Oxigenoak hidrogenasa entzimak inhibitzen ditu; entzima horiek hidrogenoa sortzeko eta banatzeko gai dira. Degradazio hori halabeharrezkoa da energia garbia ekoizteko entzima horiek izan ditzaketen aplikazio bioteknologikoetan. Horrenbestez, oinarrizkoa da prozesu horren mekanismoa ezagutzea. Nazioarteko ikerketa-talde batek, UCL (Erresuma Batua), CNRS (Frantzia) eta nanoGUNE/Ikerbasque zentroetako ikertzaileak buru direla, teoria eta esperimentuak uztartu ditu oxigenoaren erredukzioaren erreakzio kimikoaren etapa bakoitza karakterizatzeko, betiere entzimetan oinarrituta. Lan horren emaitzak Nature Chemistry aldizkarian argitaratu dituzte.
Hainbat neurri enpresen nanoteknologiako eskaria handitzeko
Proiektuari Nanofransfer nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Tecnaliako, CIC Nanoguneko, NanoBasque-SPRIko eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako adituek proiektu bat egin dute elkarrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan nanozientzien, mikroteknologien eta nanoteknologien garapena eta ezarpena aztertzeko. Proiektuari Nanofransfer izena eman zaio eta nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du. Halaber, nanoteknologiak fabrikazio prozesuetan eta merkatuari eskaintzen zaizkion produktuetan txertatzea bizkortu beharra azpimarratzen du.
Bihotzekoak eta immigranteak, nanoKOMIK sarietako irabazle
Gaur arratsaldean izan da nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa, DSS2016ko egoitzan. Lehen saria Crisis cardíaca komikiarentzat izan da, nanoteknologia biomedikuntzan erabiltzearen inguruko gaia ukitzen duen lan bat. Egilea: Dayanne Huayhua (Aranjuez). Bigarren saria Asier Murillok irabazi du (Iruñea), Milan man izeneko komikiarengatik. Murillok Mediterraneoan gertatzen ari den immigrazioari buruzko gaurkotasun-istorio bat kontatzen du. Horiez gainera, ikusleen saria eta sari berezi bat ere eman dira.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute
Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.
CENTINELA proiektuak Inspire programa irabazi du
Aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin duen hitzarmenaren lehen balantzea aurkeztu du Petronorrek, bai eta Inspire berrikuntza irekiaren programaren hiru proiektu irabazleak ere. Proiektu irabazleetako bat da CENTINELA proiektua, Materialen Fisikako Zentroak, CIC nanoGUNEk eta Burgosko Unibertsitateak egina.
CIC nanoGUNEK parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian
nanoGUNEk parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian. Zientzia kalean zabaltzeko asmoa du ekitaldi horrek, eta TEKNAHIk antolatu du DSS2016-ko egitasmoen artean dagoen OLATU TALKAren barruan.
Nanozientzia eta nanoteknologia jaialdia Donostian
10ALaMenos9 nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko jaialdiaren helburua da eskala nanometrikoa eta haren eraginak adin guztietako publikoari hurbiltzea modu atsegin batean.
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
|
|
|
|
|
|
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
|
|
|
|
|
|
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
|
|
|
|
|
|
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
|
|
|
|
|
|
|
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|
Events
Datozen ekitaldiak
No events