Emakumeak Zientzian 2023
Emakume zientzialariak ikusarazi.
Estereotipoak apurtu.
Bokazio zientifikoak sustatu.
Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen bere lehen urratsak, eta urtetik urtera, handitzen eta mamitzen joan da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016. urtean otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna zela aldarrikatzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten.
Testuinguru horretan sortu zen Emakumeak Zientzian helburu zehatz hauekin:
Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.
Horretarako, jarduera-programa zabal bat sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen da otsailaren 11ren inguruan.
Urtero Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsuak diren hainbat entitatek hartzen dute parte ekimenaren antolatzaile gisa.
Programa osoa eta izen emateak webgunea honetan: www.emakumeakzientzian.eus
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
|
|
|
|
|
|
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
|
|
|
|
|
|
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
|
|
|
|
|
|
|
18
|
19
|
21
|
23
|
24
|
||
|
|
|
|
|
||
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|