Erradiazio espazialaren efektuak aztertzeko simulazio konputazionalak
Emilio Artacho buru duen nanoGUNEko Teoria taldeak ESC2RAD proiektu europarrean buru-belarri dihardu, hobeto ulertzeko zer kalte egiten dieten eguzki-erradiazioek eta kosmikoek astronautei, espazio-ontziei eta sateliteen eguzki-panelei.


Aironomia Espazialeko Belgikako Institutua (BIRA) da proiektuaren buru, eta nanoGUNErekin batera, Lilleko Unibertsitateak (Fantzia) eta Belfasteko Queen´s University-ak (Erresuma Batua) parte hartze dute.
Informazio gehiago EFEko erreportaje honetan: https://www.efe.com/efe/espana/sociedad/fundar-un-pueblo-en-la-luna-esta-a-vuelta-de-esquina-segun-experto/10004-4382754
Tags