Related news by tag Dynamization
Miryam Asunción: “Berrikuntzaren bitartez aldatu behar da Euskal Herriko industria, azken urtetako desindustrializazio prozesua geldituz”
Euskal Herriko industria sektorearen arrakasta kontuan izanda ere, “garai ekonomiko zailetan lehiakortasunerako eremuak finkatzeko beharra dago, eta galdera zera da: gurea bezalako lurralde txiki batek zein modutan egingo dien aurre erronka hauei”, dio Miryam Asunción nanoGUNEko Teknologia Transferentzirako arduradunak Euskal Herriko industria modeloari buruz. Eusko Jaurlaritzaren espezializazio adimentsuaren estrategiak (RIS3) hiru arlotan oinarrituz egiten dio aurre erronka honi: eskulan aurreratua, energia, eta biozientzia eta osasuna, honela ikerketan eta garapenean oinarritutako ekonomia indartsu eta lehiakor bat sortzeko. Micro- eta nanoteknologiak ezinbestekoak dira berrikuntza hau bultzatzeko eta industria eta zerbitzuen sektoreak kostu-soluzio apropos batera eramateko.
Moldaketa hau lortzeko, azpimarratzen du Asunción-ek, “cluster estrategia bat aplikatu behar da elkarlotutako enpresez, hornitzaileez eta erlazionatutako instituzioez osatutako sare bat sortzeko”. Hau da nanoBasque Agentziaren helburua ere. Baina, nanoGUNEko Teknologia Transferentziako arduradunak dioen moduan, “micro- eta nanoteknologien zabalkunde ekonomikoa ez da eman oraindik Euskal Herrian, zientzialarien eta teknologia medioen, eta hauek ekonomia bultzatzeko duten gaitasunaren, arteko tartea beste lurralde garatuetan baino nabariagoa da eta”.
Artikulu honetan, Asunción-ek ‘CIC’ zentroen erronka zehatz batzuk aipatzen ditu, azken helburua lortzen lagunduko dutenak: ezagutza teknologikoko eta teknologia transferentzia erakunde batetik bestera, balio ekonomikoa eta garapen industriala sortuz. Erronka hauetako bat ikerketa zentro publikoen eta enpresa munduaren arteko teknologia transferentzia prozesu sistematiko bat sortzea da. CIC-ek “industriarekin elkarrekin lan egin behar dute zientzia eta industriaren arteko distantzia txikitzeko, lankidetza sare bat eraikiz partaideen beharrei aurre egiteko”. Are gehiago, zientziaren lorpenen komerzializazioak forma desberdinak hartzen dituenez, teknologia transferentzia prozesu bakoitza bere behar zehatzetara moldatu behar da.
Asunción-ek azken gomendio bat du ikertzaileen eta enpresetako arduradunen arteko harremanaren inguruan: “zientzialariak bere ikerketen emaitzen merkatuaren arloan adituak bilakatu behar dira, enpresek ikerketa balioa ren ulermen zientifikoago bat izan behar dutelarik”.