Related news by tag biology

CIC nanoGUNEk mikroskopia elektronikoko instalazioa handituko du FIB tresna paregabe batekin

Ekipamendu horrekin komunitate zientifikoaren erabilera orokorra eta eskala handikoa sustatu nahi du nanoGUNEk. Andrey Chuvilin Ikerbasque ikerlariak eta nanoGUNEko Mikroskopia Elektronikoaren laborategiko buruak azaldu duenez, "elkarrekin egindako jarduera baten emaitza da proposamenaren arrakasta, eta hainbat ikerketa-zentroren interesen erakusle da: CIC bioGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE eta beste batzuk. Baterien, metalen eta aleazio berrien ikerketan interesa duen industria barne hartzen duen komunitate zabal bati irekitako instalazioa izango da.