Related news by tag CryoFIB
CIC nanoGUNEk mikroskopia elektronikoko instalazioa handituko du FIB tresna paregabe batekin
Ekipamendu horrekin komunitate zientifikoaren erabilera orokorra eta eskala handikoa sustatu nahi du nanoGUNEk. Andrey Chuvilin Ikerbasque ikerlariak eta nanoGUNEko Mikroskopia Elektronikoaren laborategiko buruak azaldu duenez, "elkarrekin egindako jarduera baten emaitza da proposamenaren arrakasta, eta hainbat ikerketa-zentroren interesen erakusle da: CIC bioGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE eta beste batzuk. Baterien, metalen eta aleazio berrien ikerketan interesa duen industria barne hartzen duen komunitate zabal bati irekitako instalazioa izango da.
nanoGUNEn instalatutako nanofabrikazio-tresna batek mikroskopia elektronikoaren euskal azpiegitura indartuko du
CRYO Plasma FIB nanofabrikazio aurreratuko eta mikroskopia elektronikoko tresna berezi bat da, Europan dauden gutxietako bat. Euskal Autonomia Erkidegoko eta mundu osoko ikerketa-zentroei eta industriari laguntzea du helburu, besteak beste arlo hauetan: tenperatura baxuko fisikarekin lotutako materialen zientzia, energiaren sektorerako litio-ioizko bateriak, eta zelula-tomografia krioelektronikoa.