Related news by tag edición genética
CIC nanoGUNEk alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) ikertzeko proiektu bat lortu du
Alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) hainbat genetako mutazioei lotutako sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratiboa da. Ondorioak suntsitzaileak dira; pazienteek mugitzeko zailtasunak dituzte eta horrenbestez, paziente horien bizi-kalitatea epe motzean asko okertzen da heritza eragiteraino. Hori dela eta, ELA sortzen duten geneak aldatzeko estrategia da, zalantzarik gabe, gaixotasun hori tratatzeko itxaropen handienetako bat. Edizio genetikorako CRISPR teknologiak estrategia horretarako tresnak eskaintzen ditu.