Related news by tag applied physics

Fisikako Nobel Sariaren eta Donostiaren arteko lotura

Aurtengo saridunek fisikaren tresnak erabili dituzte gaur egungo ikasketa automatiko ahaltsuen oinarri diren metodoak garatzeko. Komunitate zientifikoak asko erabiltzen dituen metodoak dira, eta aurrerapen esanguratsuak ahalbidetu dituzte askotariko arloetan. Método horiek erabili ahal izan diren eremuen aniztasuna nabarmendu behar da bereziki. Gainera, duela hiruzpalau urte eskas pentsaezinak ziren azterketak eta simulazoak egiteko aukera eman dute.