Jarduera Txostenak
2021-2022 Jarduera Txostena
NanoGUNEren 7. jarduera-txostena 2021-2022 aldiko emaitza garrantzitsuenen ikuspegi orokorra da, eta honako hauek biltzen ditu: ikerketa-ildoak eta emaitzak, teknologiaren transferentzian eta enpresekiko konexioan egindako aurrerapenak, komunikazio- eta hedapen-proiektuak, lanbide-progresiora bideratutako jarduerak eta kudeaketa-estrategia orokorrak.
- 2021-2022 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2021-2022 Activity Report [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2019-2020 Jarduera Txostena
NanoGUNEren 6. jarduera-txostena 2019-2020 aldiari dagokio. 2019an, 10. urteurrena ospatu genuen, poz handiz, ikerketan nahiz ikerketa horren traslazioan aurrerapausu handiak eman baititugu. Jarduera txosten honek epealdi honetako emaitzarik garrantzitsuenak azpimarratzen ditu.
- 2019-2020 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2019-2020 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2017-2018 Jarduera Txostena
NanoGUNEren bostgarren jardura txostena 2017-2018 urteei dagokie. Garai honetan Maria de Maeztu bikaintasun-entroaren izendapena eman ziguten, gure ikerketa-jarduerak nazioartean duen eragina aitortuz. Bi urte hauetan gure egitura indartu egin dugu jakintzaren eta teknologiaren transferentzian ahalegin berezia egiteko xedez, eta hala enpresa berri baten sorreran parte hartu dugu eta kontratu nabarmenak lortu ditugu nazioarteko zenbait enpresa aitzindarirekin. Garai honetan ere, berrikuntza kudeatzeko sistema berria abian jarri dugu eta sistema horren UNE 166.002:2014 estandarraren araberako ziurtapena lortu dugu.
- 2017-2018 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2017-2018 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2015-2016 Jarduera Txostena
Jarduera txosten honek 2015-2016 urteetako ekimen eta datu garrantzitsuenak jasotzen ditu. Epe horretan ekarpen nabarmenak egiten jarraitu dugu gure ikerketa lerroetan, eta ikerketa talde berri bat sortu dugu, Nanoingeniaritza, Andreas Seifert Ikerbasque ikertzailea buru duena. Euskal eta nazioarteko industriarekin ditugun loturak ere indartu ditugu: gure Kanpo-Zerbitzuen Saila ikerketa industrialerako eta esperimentaleratko benetako plataforma bihurtzen ari da, enpresa spin-off berri bat (Prospero Biosciences) sortu dugu eta tresna berri bat (NanoInnovations) plazaratu dugu hemen nahiz nazioartean jakintza eta teknologiaren transferentzia ahalbidetzeko.
- 2015-2016 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2015-2016 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2013-2014 Jarduera Txostena
NanoGUNEren hirugarren jarduera txostena da hau, 2013-2014 urteei dagokiena. Epe honetan, ekarpen nabarmenak egin ditugu gure ikerketa lerroetan, eta ikerketa talde berri bat sortu dugu, nanobiomekanikakoa, Raúl Pérez-Jiménez Ikerbasque ikertzailea buru duena.Kanpo-zerbitzuetako saila osatu dugu, nanoeskalako karakterizazio eta fabrikazio zerbitzuak erabiltzaile akademiko zein industrialei eskaintzeko asmoz. Teknologia transferitzeko hainbat jarduera ere jarri ditugu abian eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortu ditugu. 2014an hiru enpresa berri sortu ditugu arlo ezberdinetan: simulazio atomistikoetan (Simune), estalduretan (Ctech-nano) eta genomikaren inguruko teknologietan (Evolgene).
- 2013-2014 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2013-2014 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2011-2012 Jarduera Txostena
NanoGUNEren bigarren jarduera txostena da hau, 2011-2012 urteei dagokiena. Epe honetan, hiru ikerketa-talde berri sortu ziren, entzute handiko zientzialarien zuzendaritzapean; horri esker, gure jarduera sendotu egin zen eta Euskal Herria nanozientziako ikerketaren aitzin-aitzinean kokatu ahal izan genuen. Orobat, oinarriak ezarri genituen Euskal Herriko ikerketa- eta teknologia-eragileen artean lankidetza-esparru eraginkorra sortzeko xedez; gure ezagutza eta teknologia transferitzeko jarduera ugari abiarazi ziren.
- 2011-2012 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio laburtua euskaraz
- 2011-2012 Jarduera Txostena [PDF] - Bertsio osoa ingelesez
2007-2010 Jarduera Txostena
NanoGUNEren lehen jarduera txostena da hau. NanoGUNEren sorrera, azpiegitura eta ikerketa taldeak deskribatzen ditu. 2007-2010 urteetan ikerketa, teknologia-transferentzia eta komunikazio arloetan egindako lana ere jasotzen du.
Azpiegitura eta tresneria
6 200m2 -ko aparteko azpiegitura, 300m2 -ko areto garbia eta 15 laborategi ultra-sentikor, puntako tresneriarekin hornituak.