Bisita eskaera
Zientzia mundua, eta batez ere nanozientzia, gertuagotik ikusteko nanoGUNEk institutuetako eta unibertsitateetako ikasleentzako bisita programa du. Bisitek, normalean, nanoteknologiari eta bere erronkei buruzko hitzaldia, ikertzaileekin debaterako momentua eta laborategietatik gidatutako tour-a biltzen ditu.
Bigarren hezkuntzako (DBH) 4. mailako eta batxilergoko taldeek preferentzia izango dute.
Laborategien tamaina mugatua izanik, 12 pertsonaz osatutako taldeak etortzea gomendatzen dugu. Ez ohiko kasuetan, 24 ikasleko taldeak onartuko ditugu, baina bi taldeetan ezberdindu beharko dira laborategiak bisitatzeko. Talde handiagoak onartuko ditugu, baina ez dute lehentasunik izango, kasu hauetan laborategien bisita bideo batez ordezkatu ahal izango da.