Udako praktikaldiak
Urtero, Unibertsitateko ikasleei gure Udako Praktikaldi Programan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.
3. eta 4. Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniartiza ikasleei hilean 500 €-ko bekak eskaintzen dizkiegu 1.5 eta 2 hilabete bitarteko proiektuak gauzatzeagatik.
NanoGUNEren ikerketa 3 arlo estrategikotan zentratzen da: Nanozientzia kuantikoa, Nanomaterialeak eta Nanomedikunta. Ikerketa arlo hauek 10 ikerketa-taldetan gauzatzen ari dira:
- Nanomagnetismoa
- Nanooptika
- Automihiztadura
- Nanomedikuntza
- Nanogailuak
- Mikroskopia Elektronikoa
- Teoria
- Nanomaterialeak
- Nanoirudia
- Nanoingeniaritza
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Jose M. Pitarke nanoGUNEko zuzendariarekin.
IZEN EMATERAKO ARGIBIDEAK
Hautagaiek 2024ko Otsailaren 11rako egin behar dute eskabidea online, eta CVa eta espediente akademikoa igo behar dituzte (EHUko ikasleek GAUReko kalifikazioen zerrenda bidal dezakete). Ikasleek hizkuntzen ziurtagiriak ere igo ditzakete, PDF bakarrean.
Aurrez hautatutako ikasleei otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran elkarrizketa bat eskatuko zaie, eta martxoaren 13a baino lehen jarriko gara harremanetan aukeratutako hautagaiekin.
Hautagaitzak ingelesez aurkeztu behar dira, eta elkarrizketa batzuk ingelesez izan ahal dira.
Izena emateko formularioan 10 eta 4 punturen gaineko batez besteko nota haztatua (BBNH) eskatzen dugu.
BBNH, 10 punturen gainean kalkulatzeko, honela egin behar da: (X) irakasgaian lortutako nota ikasgai horretako kreditu-kopuruarekin (P) biderkatzea, irakasgai bakoitzeko. Ondoren, irakasgai guztien emaitzak batu eta ebaluatutako kreditu guztien baturagatik zatitu.
BBNH = Σ Xi·Pi / Σ Pi
Adibidea:
- 1. irakasgaia: 2. nota - 6 ECTS
- 2. irakasgaia: 1. nota - 8 ECTS
- 3. irakasgaia: 3. nota – 6 ECTS
BBNH = 2·6 + 1·8 + 3·6 / 8 + 6 + 6 = 1,3
BBNH, 4 punturen gainean kalkulatzeko formula berdina erabili behar da, baina baliokidetasun hauek aplikatuz:
- Gainditua = 1 puntu
- Oso ongi = 2 puntu
- Bikain = 3 puntu
- Ohorezko matrikula = 4 puntu
ZABALKUNDERAKO MATERIALA
- Poster bertikala (inprimatuta tabloietan jartzeko)
- Poster horizontala (pantailetarako alternatiba moduan)
- Emaila