Ikerlari-lanpostuak industriarekin lankidetzan (ICRP)
CIC nanoGUNEk tokiko enpresa askoren aliatu gisa jardun nahi du, zientzia, teknologia eta talenturako baliabide bat izanik, eta nanoteknologiaren eta irtenbide berritzaileen erabilera ahalbidetuz. Helburu hori gogoan hartuta, lankidetza eskaintzen dugu ikerlariak zuen lantaldeetan sartzeko.
Gure ikerketa-lerroek aplikazioak aurkitzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola osasunean, energian, fabrikazio aditiboan, ekonomia zirkularrean, automobilgintzan, elikaduran edo teknologia kuantikoetan, eta tokiko enpresek nabarmentzeko dituzten aukerak handitzen laguntzen dute.
Nanoteknologia garatzen edo erabiltzen duten edo bide hori aztertu nahi duten tamaina guztietako industriekin eta enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko konpromisoa hartzen dugu. Zure kasua bada, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zein da helburua?
ICRP (Industry collaborative research positions) programaren helburua ikertzaile profesionalak tokiko erakundeetan sar daitezen erraztea da, lantaldeak aberastuz eta zuen produkzio-prozesuetan aurre egin behar diezuten teknologia- eta berrikuntza-erronkei ikuspegi berriak aurkitzea ahalbidetuz.
Nori dago zuzenduta deialdi hau?
Euskal industria- edo teknologia-oinarriko enpresak edo teknologia-zentroak, tamaina eta sektore guztietakoak, baldin eta zuen lantaldeetan profil zientifikoa edo ikertzailea duten langileak sartu nahi badituzue edo profil horiek plantilletan sartzearen abantailak aztertu nahi badituzue.
Zer profil eskain ditzakegu?
Ikertzaileak doktoreak izango dira (post-doc profila), eta zure enpresaren helburuetarako egokitasuna bilatuko dugu, bai eta laneratze berri honekin lortu nahi dituzuen erronkei ere.
Zer eskaintzen dugu?
- Enpresaren erronkak aztertzeko eta enpresaren beharretara hobekien egokitzen den profila identifikatzeko aholkularitza.
- Sartu berriaren banakako proiektua definitzeko laguntza.
- Bateratutako kontratazioa: lehen fase batean, hautatutako hautagaia nanoGUNEk kontratatuko du (urtebete doktoratu ondoko mailan), betiere enpresak konpromisoa hartzen badu honen ondoren hautagaia kontratatzeko.
Kontaktua
Ainara Garcia
TechTransfer Director
a.garciagallastegui@nanogune.eu
Eskuorria
Deskargatu eskuorria Ikerlari-Lanpostuak Industriarekin Lankidetzan (ICRP) interes adierazpenen deialdirako.