Master bekak

Fisika, kimika, biologia, materialen zientzia eta nanoteknologia ikasleei zuzendutako Master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko. Orrialde honen behekaldean zerrendatuta daude nanoGUNEko taldeek eskaintzen dituzten Master Proiektu desberdinak. Master ikaslea bazara eta proiektu hauetan interesa baduzu, proiektu bakoitzaren zientzialari arduradunarekin kontaktuan jarri behar zara zuzenean

Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.

2023KO MASTER BEKEN ESKAINTZA

  • Irekiera: 2023ko Martxoaren 6a
  • Epemuga: 2023ko Ekainaren 30a
  • Ebazpena: 2023ko Uztailaren 31a

 

2023ko Master proeiktuen deialdia abiatu dugu Fisikako, Kimikako, Biologiako, Materialen Zientziako eta Nanozientziako master ikasleei beren Master-tesia optika, nanoingeniaritza, fenomeno elektronikoak eta magnetismoa, eta materialak, guztiak nanoeskalan.

4 beka eskaintzen dizkiegu masterreko ikasleei nanoGUNEn master amaierako lana egiteko.

Bekaren zenbatekoa, guztira, 350 eurokoa izango da hileko, gehienez ere 10 hilabetez. Ikerketa-proiektua ahalik eta hobekien garatuko dela bermatzeko, nanoGUNEk prestakuntza zientifiko zorrotza, ikuskapen estua, mintegiak eta aldizkako zientzia-solasaldiak eskainiko ditu, bai eta laborategiko instalazio egokietarako sarbidea ere.

Motibazio handia erakusten duten graduatuen bila gabiltza, heuren ikasketak master titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta jarraian gure ikerketa zentroan doktorego tesia egiteko interesa dutenak. NanoGUNEk 45 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak. (Dagoeneko osatutako doktorego-tesiak hemen ikus daitezke). 

HAUTAGARRITASUN-IRIZPIDEAK

  • Nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean karrera zientifiko bat hasteko interes handia duten graduatuak.
  • Hautagaiek ingelesaren ezagutza ona izan behar dute.
  • Hautagaiek Europako edozein unibertsitatetako master ofizial batean izena emanda eta onartuta egon behar dute. Bereziki animatu nahi ditugu beraien hautagaitzak aurkeztera Euskal Herriko Unibertsitateko Nanozientzia eta Material Berrien Masterretan matrikulatzera doazen ikasleak. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da unibertsitatearekin akordioa sinatzea.
  • Beka hau ez da bateragarria xede berarekin emandako beste beka edo finantzaketa batekin.

HAUTAGAITZAK ETA HAUTAKETA PROZESUA

  • Eskaintzen ditugun master proiektuak beheran daude zerrendatuta. Proiektu bakoitzean klikatuta ikusi ahal da proiektuaren deskribapena. 
  • Hautagaiek proiektu bakoitzaren deskribapenaren azpian dagoen galdetegia osatu behar dute eta CVa eta expediente akademikoa atxikitu behar dute bertan. Motibazio gutun bat bidaltzea gomendatzen da ere.
  • Hautagai batek proiektu batean baino gehiagotan izen eman dezake. Horretarako, proiektu bakoitzaren azpian dagoen galdetegia bete beharko du aldiro. 
  • Proiektu bakoitzeko ikerlari arduradunarekin harremanetan jartzea ere gomendatzen dugu informazio osatuagoa izateko. 
  • Deialdi honen amaiera data 2023ko Ekainaren 30a da, eta ordurarte onartuko dira hautagaitzak. 
  • Hautaketa prozesua data honen ostean hasiko da eta bekak irispide lehiakorrak kontuan artuz esleituko dira, ikaslearen espediente akademikoa eta emandako gainerako informazioa kontuan hartuta.
  • Ebazpena 2023ko uztailaren 31 baino lehen jakinaraziko zaie hautatutako izangaiei.

 

Deskargak

MASTER PROIEKTUAK

[Informazio hau 2023ko Martxoaren 6ean eguneratu da]

Master projects

No open positions