Udako praktikaldiak 2022

Summer Internship posterUrtero, Unibertsitateko ikasleei gure Udako Praktikaldi Programan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.

3. eta 4. Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniartiza ikasleei hilean 500 €-ko bekak eskaintzen dizkiegu 1.5 eta 2 hilabete bitarteko proiektuak gauzatzeagatik.

Hautagaiek 2022ko Otsailaren 13rako egin behar dute eskabidea online, eta CVa eta espediente akademikoa igo behar dituzte (EHUko ikasleek GAUReko kalifikazioen zerrenda bidal dezakete). Ikasleek hizkuntzen ziurtagiriak ere igo ditzakete. 

Aurrez hautatutako ikasleei otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran elkarrizketa bat eskatuko zaie, eta martxoaren 14a baino lehen jarriko gara harremanetan aukeratutako hautagaiekin. 

NanoGUNEren ikerketa nagusiki 4 gaietan zentratzen da: (i) Optika Nanoeskalan, (ii) Nanobioingeniaritza, (iii) Fenomeno elektronikoak eta magnetismoa, eta (iv) Materialak nanoeskalan. Ikerketa arlo hauek 10 ikerketa-taldetan gauzatzen ari dira:

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Jose M. Pitarke nanoGUNEko zuzendariarekin.

ERREGISTRATU HEMEN nanoGUNE 2022ko udako praktiketan parte hartzeko

 

ZABALKUNDERAKO MATERIALA

Praktiketako ikasleak