Organigrama

NanoGUNEren antolakuntza eta kudeaketa orokorraren egitura ondorengo organigraman ikus daiteke. 

nanoGUNE 2023 organigrama

Zuzendaria

NanoGUNE zuzentzen du. Bera da zentroaren diseinuaren eta estrategiaren erantzule nagusia. Zuzendariak, era berean, zentroaren lan-ardura nagusiak dituzten beste kideen lana ikuskatu eta zuzentzen du. 

Pitarke

José María Pitarke da nanoGUNEko zuzendari nagusia, nanoGUNE 2006an sortu zenetik.

J. M. Pitarke Zientzia Fisikoetan Doktorea da. Doktoradutza 1990. urtean lortu zuen (aipamen bereziarekin) Euskal Herriko Unibertsitatean, tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi eta fotoi emisioaz egindako ikerketa lanarengatik. Ondoren, EEBBetako Oak Ridge-ko Laborategi Federalean aritu zen. 1993. urtean UPV/EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta EEBBetako zenbait unibertsitatetan nahiz London-eko Imperial College-an seihileko sabatikoak eman zituen. 2000. urteaz geoztik, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da. 2005. urteaz geroztikCambridge-ko Unibertsitateko Churchill College-ko By-Fellow-a da. Haren ikerketa gaien artean honako hauek dira azpimarragarrienak: materia kondentsatuaren teoria etasolidoetako azaletako eta nanoegituretako elektroi anitzen elkarrekintza. Zentroaren irekiera eta hilabete gutxira, 9. Manuel Laborde Werlinden sariaren epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen grafenoaren inguruan abiarazitako enpresa-ekimena dela eta. 2010eko apirilean, nanoGUNEren lehen start-up enpresa  (Graphenea) sortu zuen ibertitzaile pribatuekin batera, kalitate handiko grafeno olatak merkaturatu eta grafenoan oinarritutako teknologiak garatzeko xedeaz. 2015eko apirila arte Graphenearen lehendakariordea izan da. Gaur egun Simune, CTECH-nano eta Evolgene spin-off enpresen lehendakaria da.

Ikerketa-Zuzendaria

Zuzendariarekin harreman estua du eta ikerketa-taldeen diseinua, koordinazioa eta funtzionamendua dira bere ardura nagusiak.

Andreas BergerAndreas Berger da nanoGUNEko Ikerketa-Zuzendaria, 2007ko uztailaren 1etik. Bera da, halaber, nanomagnetismoko ikerketa-taldearen buru. 1993an lortu zuen doktoretza (aipamen bereziarekin), Alemaniako RWTH Aachen unibertsitatean. Azalen karakterizazioaren eta eraldaketaren esparruan lan egin zuen garai hartan. 1993 eta 2001 artean AEBetako zenbait unibertsitatetan egin zuen lan, baita Argonne National Laboratory laborategian ere. 2001ean IBMren Almaden Research Center zentrora joan zen eta bertan egin zuen lan, 2003an Hitachi Global Storage Technologies (HGST) enpresara joan zen arte. HGST enpresan geruza fin berritzaileen egituren bideragarritasun teknikoa aztertu zuen, diskoan biltegiratzeko orduan erabiltzeko; eta deposizio-prozesuari buruz eta material magnetiko berritzaileei buruz ikertu zuen. Research Visitor Fellowship (American Nuclear Society) Saria irabazi zuen 1991n; Feodor Lynen Research Fellowship (Alexander von Humboldt-Stiftung) 1993an; BorchersMedal (RWTH Aachen) 1994an; eta Guest Lectureship, Research Center Julich zentroak emana, 1999an.

Finantza-Zuzendaria

Miren Alberdi Erorqui

 

 

 

 

 

Miren Alberdi da nanoGUNEko Finantza-Zuzendaria. Bera arduratzen da zentroko administrazio, finantza eta giza baliabideez.

 

Teknologia transferentziaren zuzendaria

Teknologia-transferentziarekin eta industria-jabetzarekin erlazionatutako alderdiez arduratzen da.

Azpiegituren arduraduna

Pertsona hau instalazioen funtzionamenduaz eta mantentzeaz arduratzen da. Informatika- eta datu-sareak ere gainbegiratzen ditu.

Proiektuen arduraduna

Zentroko proiektu-zorroa kudeatzen du.

Komunikazio arduraduna

Ekitaldiak, hitzaldiak, mintegiak eta prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu. Web orrialdearen kudeaketaz arduratzen da eta komunikazio, zientzia, gizarte eta hezkuntzako jarduerak zuzentzen ditu.

Kanpo-Zerbitzuen arduraduna

Zentroaren Kanpo-Zerbitzuak kudeatzen ditu.

Zuzendari Nagusiaren idazkaria

Zuzendariari laguntzeaz gain, pertsona honek zentroaren administrazio lanak ere egiten ditu.

Idazkariak

Zentroko administrazio- eta idazkaritza-lanak egiten dituzte. 

Taldeburuak

Taldeburuek ikerketa-taldeak eta laborategiak kudeatzen dituzte. Ikerketa-zuzendariarekin koordinatzen dira, ikerketa-gaiak zehazten dituzte eta doktoratu ondokoak, doktoratu aurrekoak eta teknikariak kontratatzen dituzte beren laborategietarako. Halaber, Instalazioak eta tresneria zientifikoa martxan eta eguneratuta edukitzeaz arduratzen dira.

Fellow-ak

Aldi baterako langileak dira (Ikerbasque edo Ramón-y-Cajal) eta ikerketa egiten dute, aldi baterako kontratu batekin. Kontratu horiek 5 urteko iraupena izaten dute, gehienez.

Doktoratu ondoko (post-doc) ikertzaileak

Aldi baterako langileak dira. Doktoratu ondoko ikerketa egiten dute, aldi baterako kontratu batekin. Kontratu horiek 3 urteko iraupena izaten dute, gehienez.

Doktoratu aurreko (pre-doc) ikertzaileak

Aldi baterako langileak dira. Doktoratu aurreko ikerketa egiten dute, aldi baterako kontratu batekin. Kontratu horiek 3 urteko iraupena izaten dute, gehienez. Doktoretza-tesia egitea dute azken helburutzat.

Areto garbiaren arduraduna, tresneriaren ingeniaria eta teknikariak

NanoGUNEko langile iraunkorrak izan daitezke. Ikerketa-laborategien (areto garbia barne) eta tresneria zientifikoaren funtzionamenduaz eta mantentzeaz arduratzen dira.

 

Organigrama

Organigrama

NanoGUNEren antolaketa eta kudeaketa orokorraren egitura organigrama honetan deskribatzen da. 

Finantzaketa

2006an sortu zenetik, nanoGUNEk funts garrantzitsuak lortu ditu gobernu lokalen, industriaren eta Europar Batasunaren deialdi lehiakorretan.