Albisteak
Emakumeak zientzian, gizarte osoaren onurarako
Hogeita lau euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo diren jardueren programa antolatzeko.
Ireki da udako praktika programan izena emateko epea
Duela 2.600 milioi urteko CRISPR edizio genetikoko tresnaren arbasoak berpiztu dituzte
Nazioarteko ikerketa-talde batek CRISPR-Cas sistema ezagunaren duela 2.600 milioi urteko arbasoak berreraiki ditu lehen aldiz, eta denboran zehar izan duten bilakaera aztertu du. Emaitzen arabera, biziberritutako sistemek funtzionatu egiten dute, eta, gainera, egungo bertsioak baino moldakorragoak dira eta aplikazio iraultzaileak izan ditzakete. Nature Microbiology zientzia-aldizkari ospetsuak ikerketa horren emaitzen berri eman du; ikertzaile-taldearen iritziz, emaitza horiek “edizio genetikorako bide berriak irekitzen dituzte”.
Emakumeak zientzia eta teknologiaren lehen lerrora
Hogeita lau euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuz, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo diren jardueren programa antolatzeko.
Jose Maria Pitarke, Jakiundeko kide oso izendatua
NanoGUNEko zuzendaria, Jose Maria Pitarke, Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kide hautetsi osoa izateko izendatu zuten pasa den azaroaren 18an Argomanizen egin zuten udazkeneko Osoko Bilkuran.
CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak lankidetza sendotu dute nanoteknologiaren eragin sozial eta ekonomikoa handitzeko
CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak azken lau urteetako bien arteko lankidetzaren emaitzak aztertu dituzte gaur goizean nanoGUNEn. Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendariak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak berrikuntza-proiektu berriak eta enpresa berriak sortzeko balorizazio-programaren arrakasta nabarmendu dute, eta, bi erakundeek elkarrekin garatutako lau proiektuei dagokienez, uste dute sektore biomedikora aplikatutako nanoteknologiek eragin ekonomiko eta sozial handia izango dutela.
Publication of the 2022 magneto-optics roadmap
Under the editorial leadership of nanoGUNE’s Nanomagnetism group leaders Paolo Vavassori and Andreas Berger, the Journal of Physics D – Applied Physics has now published its 2022 magneto-optics Roadmap. An upcoming Webinar focused on the Roadmap will also explore the latest developments in magneto-optics science and technology next 13 October.
Oksana Yurkevich, best oral presentation award at NANO2022
Ibilaldi bat nanomunduan barrena erakusketa Bilbon izango da
CIC nanoGUNEk eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Ibilaldi bat nanomunduan barrena zehar erakusketa antolatu dute. Erakusketa irailaren 13tik 23era UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da ikusgai. Punta-puntako mikroskopioen bidez lortutako irudi ikusgarriak biltzen dituen erakusketa da, eta helburua da nanozientzia modu ikusgarri eta erakargarri batean zabaltzea.
Donostiako enpresek CIC nanoGUNErekin kontzeptu-probak egin ahal izango dituzte Donostiako Sustapenaren bonu teknologikoei esker
Donostiako Sustapenaren eta CIC nanoGUNEren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, nanoGUNEren zerbitzu aurreratuak erabiltzeko diru-laguntzak edo bonu teknologikoak jartzen dira enpresen eskura. Laguntza horiei esker, gure inguruko enpresetako produktu eta prozesuei balio erantsi handia eman diezaieketen ideia berritzaileen kontzeptu-probak egin daitezke.
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
|
|
|
|
|
|
|
9
|
10
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
|
|
|
|
|
|
|
16
|
17
|
18
|
20
|
21
|
22
|
|
|
|
|
|
|
|
|
23
|
24
|
25
|
26
|
28
|
29
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
|
|
|
|
|
|
|
Ekitaldiak
No events
nanoTEKA
Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.
Harremana
Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu
Prentsa bulegoa: