Albisteak
Hainbat neurri enpresen nanoteknologiako eskaria handitzeko
Proiektuari Nanofransfer nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Tecnaliako, CIC Nanoguneko, NanoBasque-SPRIko eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako adituek proiektu bat egin dute elkarrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan nanozientzien, mikroteknologien eta nanoteknologien garapena eta ezarpena aztertzeko. Proiektuari Nanofransfer izena eman zaio eta nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du. Halaber, nanoteknologiak fabrikazio prozesuetan eta merkatuari eskaintzen zaizkion produktuetan txertatzea bizkortu beharra azpimarratzen du.
Reconfigurable magnetic nanopatterns
A team of international scientists led by researchers of the CUNY Advanced Science Research Center (ASRC) and the Politecnico of Milan, and involving researchers from nanoGUNE, has demonstrated a novel approach for designing fully reconfigurable magnetic nanopatterns whose properties and functionality can be programmed and reprogrammed on-demand. The research has been featured on the June 2016 issue of Nature Nanotechnology.
Bihotzekoak eta immigranteak, nanoKOMIK sarietako irabazle
Gaur arratsaldean izan da nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa, DSS2016ko egoitzan. Lehen saria Crisis cardíaca komikiarentzat izan da, nanoteknologia biomedikuntzan erabiltzearen inguruko gaia ukitzen duen lan bat. Egilea: Dayanne Huayhua (Aranjuez). Bigarren saria Asier Murillok irabazi du (Iruñea), Milan man izeneko komikiarengatik. Murillok Mediterraneoan gertatzen ari den immigrazioari buruzko gaurkotasun-istorio bat kontatzen du. Horiez gainera, ikusleen saria eta sari berezi bat ere eman dira.
Ikerketa eta merkaturako transferentzia bultzatzeko hitzarmen bat
José María Arias Mosquera Fundación Barriéko presidenteak eta Jose Maria Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute, gaur, Donostian, Fundación Barriék bere Zientzia Funtsaren bidez emaitza zientifiko-teknologikoak merkatura transferitzeko garatu duen metodologia ezartzeko nanoGUNEn.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute
Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.
CENTINELA proiektuak Inspire programa irabazi du
Aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin duen hitzarmenaren lehen balantzea aurkeztu du Petronorrek, bai eta Inspire berrikuntza irekiaren programaren hiru proiektu irabazleak ere. Proiektu irabazleetako bat da CENTINELA proiektua, Materialen Fisikako Zentroak, CIC nanoGUNEk eta Burgosko Unibertsitateak egina.
CIC nanoGUNEK parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian
nanoGUNEk parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian. Zientzia kalean zabaltzeko asmoa du ekitaldi horrek, eta TEKNAHIk antolatu du DSS2016-ko egitasmoen artean dagoen OLATU TALKAren barruan.
'In fraganti' harrapatu dituzte erreakzio kimiko baten bitarteko substantziak
CSIC-UPV/EHU Materialen Fisika zentroko, DIPCko eta nanoGUNEKo zenbait ikertzailek, nazioarteko elkarlan baten baitan, lehenbizikoz atera diete argazkia erreakzio konplexu baten bitarteko espezieei, eta haien loturen konfigurazioa identifikatu dute. Zehazki, zilar-gainazal baten gainean enediina molekulei gertatzen zaizkien aldaketa kimikoen sekuentzia konplexu baten bitarteko espezieen bilakaera aztertu dute, eta haien portaera azaltzen duten mekanismo mikroskopikoak ebatzi. Nature Chemistry aldizkariak argitaratu du ikerketa hau bere azken zenbakian.
Hidrogeno eta grafenozko iman atomikoak
nanoGUNEko ikertzaileek, Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin eta Grenobleko Néel Institutuarekin lankidetzan, frogatu dute hidrogeno-atomo bat grafeno-geruza batean absorbatze hutsak magnetizatu egiten duela grafenoaren eremu zabal bat. Lehen aldia da halako gauza bat frogatzen dutela. Hidrogeno-atomoen manipulazio selektiboari esker, doitasun atomikoko grafeno magnetikoa lor daiteke. Lana Science aldizkari entzutetsuan argitaratu dute.
Spin injection in two-dimensional layered materials, PhD thesis by Oihana Txoperena
Oihana Txoperena, Pre-doctoral Researcher at the Nanodevices Group at CIC nanoGUNE, received her PhD at the University of the Basque Country (UPV/EHU) after the defense of her thesis project on 8th April 2016. Her research work, entitled “Spin injection in two-dimensional layered materials", has been developed under the supervision of Dr. Fèlix Casanova, Ikerbasque Research Professor at the Nanodevices Group.
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
|
|
|
|
|
|
|
9
|
10
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
|
|
|
|
|
|
|
16
|
17
|
18
|
20
|
21
|
22
|
|
|
|
|
|
|
|
|
23
|
24
|
25
|
26
|
28
|
29
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
|
|
|
|
|
|
|
Ekitaldiak
No events
nanoTEKA
Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.
Harremana
Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu
Prentsa bulegoa: