nanoGUNE, Euskal Herriko nanozientzia ikerketa kooperatiboko zentroa

Gure misioa nanozientzian bikaintasunezko ikerketa egitea da, Euskal Herriaren hazkunde lehiakorra bultzatzeko helburuarekin.

Nanozientzia oso eskala txikiko zientzia da: nanoeskala, 0,1 eta 100 nanometro artekoa. Nanometro bat milimetro baten milioirena da. Nanoeskalan materiaren portaera oso berezia da, eta hainbat diziplinatako zientzialariek fenomeno horiek guztiak aztertzen dituzte gaur egun.

Gure ikerketak elektroi/espin eta magnetismo fenomenoak, nanoeskalako optika, nanoeskalako materialak eta nanobioingeniaritza ditu ardatz nagusi.


Ikerketa

CRYO Plasma FIB berria!

CRYO Plasma FIB instrumentua, tresna berri eta hunkigarria, Europako gutxienetarikoa, Euskadiko Elektroi Mikroskopioen Azpiegitura integratu eta indartuko du.

Ekipamenduko pieza berri honi buruz eguneratuta egon nahi baduzu, utzi harremanetan jartzeko informazioa CRYO Plasma FIB web orrian. Horrela, miscroskopioari eta haren gaitasunei buruzko informazio guztia jasoko duzu.


Website

Albisteak