Zuzendariaren mezua

Gure helburua Euskal Herria nanozientzia ikerketaren abangoardian kokatzea da, gizarteak nanoteknologia sorta zabal batek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko ahalmena izan dezan.

Jose M. Pitarke, Zuzendari Nagusia

Irakurri Jose M. Pitarkeren mezua >

Laburrean

  • 30 Herrialde
  • 135 Pertsona
  • 45 Ikerlari gonbidatu
  • 10 Ikerketa talde
ES|80 IT|13 DE|12 RU|11 CN|10 IN|10 FR|5 IR|4 PL|4 CL|3 TR|3 GR|2 GB|2 HR|2 AT|2 MX|2 PT|2 CZ|1 CU|1 VN|1 KR|1 CO|1 LB|1 CH|1 MA|1 IE|1 AR|1 DZ|1 SY|1 SE|1

nanoGUNE. Txikiaren xarma

nanoGUNE the charm of the smallNanoGUNE: Txikiaren Xarma 2021. urtean argitaratutako liburua da. Bertan, Elixabete Garmendia kazetari eta idazleak nanoGUNEren historian partaide edota eragile izan diren hamaika pertsonak eman dituzten testigantzak jaso ditu, bakoitzak bere jarduera eta esperientziatik, ñabarduraz jositako istorioa ehunduz. Bide batez, nanoaren eremu ikusgaitz bezain liluragarrian barneratzen gaituzte,eta, hedaduraz, XXI. mendeko zientziaren munduan. “Txikiaren erronka handia” egunetik egunera nola mamitzen den? Galdera horri erantzuten dio kontakizun honek, apaltasunez, ahaztu gabe, betiere, oraindik erantzunik gabe dauden galderen unibertso infinitua dela zientzia.

Liburua esteka honen bidez eskura daiteke PDF formatuan

Eta posible da ere inprimatutako kopia bat erostea hemen klikatuz