You are here

Albisteak

La Caixa fellowships program for Postdocs and predocs

BECASCAIXA
29/08/2017

NanoGUNE is searching for outstanding early-stage and junior researchers interested in applying for a research fellowship within the "La Caixa" funding programs. The JuniorLeader program call for postdoctoral researchers is now open, and the INPhINIT program call for predoctoral students will be open soon.

Duela 100-350 milioi urteko animalien tamaina deduzitu dute, haien proteinak berpiztuz

04/07/2017

CIC nanoGUNEko ikertzaile batzuek egindako ikerketa bat argitaratu du Nature Structural & Molecular Biology aldizkari entzutetsuak. Besteak beste, ugaztunen eta tetrapodo guztien arbaso komunaren titina-zatiak berreraiki dituzte esperimentalki, eta haien propietate mekanokimikoak neurtu ahal izan dituzte. Korrelazioa aurkitu dute nanoeskalan neurtutako proteinaren propietateen eta animalien tamainaren artean.

Etorkizuneko materialak 'topologikoak' izango dira

01/07/2017

Wolframio eta teluriozko geruza oso fin bat fisikariek 'isolatzaile topologiko' izenarekin ezagutzen duten material mota bitxia dela ikusi dute. Nature Physics aldizkariak argitaratu ditu CIC nanoGUNE partaide izan duen ikerketaren emaitzak. Bi dimentsioko material honek etorkizun handia izan dezake espintronikaren alor sortuberrian bere propietate fisikoei esker.

Ultra-compact phase modulators based on graphene plasmons

27/06/2017

A collaborative group of researchers achieve light phase modulation with a footprint 30 times smaller than the light wavelength.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta CIC nanoGUNEk hitzarmena sinatu dute oinarri teknologikoko enpresak eta ekintzaileak bultzatzeko

12/06/2017

Bi erakundeek konpromisoa hartu dute tokiko enpresei nanoGUNEk sortutako ezagutza helarazteko nahiz, programa espezifikoaren bitartez, ekimen ekintzaileak babesteko nanoteknologiaren arloan. Hitzarmenaren bidez, nanoGUNE Connecting Talent estrategiaren esparruan lan egingo duten erakundeen sarera sartuko da. Estrategia horrek ibilbideak sortzen ditu gazte kualifikatuentzat lan-aukerak garatzeko, tokiko talentuarentzat lehen lan-aukerak sortuaz, edota ikerketa-alor horretan prestakuntza altua duten eta atzerrian lanean ari diren donostiarrak erakarriaz. Horrez gain, nanoGUNEk bat egin du Bono Teknologikoen programarekin, eta programa horren bitartez enpresek eta ekintzaileek ikerketa-zentro horretan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoa eskura dezakete.

Quantum nanoscope

09/06/2017

A collaborative work published in Science shows how electrons surf the waves of light on graphene.

Dimentsio nanometrikoko lehenengo aleazio superelastikoa

09/06/2017

Ikertzaile talde batek superelastikotasun-propietateak aztertu dituzte eskala nanometrikoan, aleazio batez egindako zutabeak dimentsio nanometrikoetaraino zizelkatuz.

Molecular spintronics in Nature Materials

30/04/2017

Materials for second-generation information and communication technology applications should be as small and as fast as possible. It is precisely these kind of materials that Ikerbasque Prof. Luis Hueso, head of the Nanodevices Group at nanoGUNE is seeking for, together with his colleagues Mirko Cinchetti  (TU Dortmund) and Alek Dediu (Istituto per lo Studio dei Materiali Nanostrutturati in Bologna). In a progress article published in Nature Materials, the three experts in molecular spintronics give an overview of the developments in this relatively new research field.

Bikaintasun zientifikoaren María de Maeztu saria jaso du CIC nanoGUNEk

06/04/2017

‘Severo Ochoa’ eta ‘María de Maeztu’ sariak ematen dizkie Estatuko Ikerketa Agentziak nazioartean eragina eta garrantzia duten emaitzengatik nabarmentzen diren ikerketa-zentro eta -unitateei.

Komikia, nanobotereak garatzeko

31/03/2017

2016ean "Dayanne y Murillo. Nanozientziaren indarra" aurkeztu ondoren, nanoKOMIK 2017 proiektua aurkeztu dugu Donostia International Physics Center (DIPC)-arekin batera antolatua, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) - Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzarekin,  nanofikziozko komiki parte-hartzaile bat sortzeko asmoz. 

Pages

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.