Albisteak

  • Ibilaldi bat nanomunduan barrena erakusketa Bilbon izango da

    CIC nanoGUNEk eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Ibilaldi bat nanomunduan barrena zehar erakusketa antolatu dute. Erakusketa irailaren 13tik 23era UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da ikusgai. Punta-puntako mikroskopioen bidez lortutako irudi ikusgarriak biltzen dituen erakusketa da, eta helburua da nanozientzia modu ikusgarri eta erakargarri batean zabaltzea.

  • Donostiako enpresek CIC nanoGUNErekin kontzeptu-probak egin ahal izango dituzte Donostiako Sustapenaren bonu teknologikoei esker

    Donostiako Sustapenaren eta CIC nanoGUNEren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, nanoGUNEren zerbitzu aurreratuak erabiltzeko diru-laguntzak edo bonu teknologikoak jartzen dira enpresen eskura. Laguntza horiei esker, gure inguruko enpresetako produktu eta prozesuei balio erantsi handia eman diezaieketen ideia berritzaileen kontzeptu-probak egin daitezke.

  • Emakumeak Zientzianek STEAM Euskadi 1. saria eta genero-ikuspegiaren aipamen bereziaren saria irabazi ditu

    Emakumeak Zientzianek STEAM Euskadi 1. saria eta genero-ikuspegiaren aipamen bereziaren saria irabazi ditu, beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren atalean. STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen ditu eta sari banaketa ekitaldia gaur goizean izan da Bilbon. Proiektua deialdian aurkeztutako 137 hautagaitzen artean hautatua izan da.

  • Gazteek ikasturtean landutako 200 proiektu daude ikusgai Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioan

    Martxan da Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioa, eta aurten ere nanoGUNE kolaboratzaileen artean dago. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu ikusteko aukera izango da Bilboko Areatzan, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Guztira 500 gaztek hartuko dute parte aurtengo azokan. 

  • Master ikasleentzako deialdi berria zabaldu du CIC nanoGUNEk

    CIC nanoGUNEk 2022ko Master Beken eskaintza ireki du Fisika, Kimika, Biologia, Materialen Zientzia eta Nanozientzia arloeetako ikasleei beren Master Tesia nanooptikaren, bioingeniaritzaren, fenomeno elektronikoen eta magnetismoaren, eta nanomaterialen arloetan garatzeko aukera eskainiz.

  • CIC nanoGUNEk patente-zorroa handitu du

    Berriki lortutako hiru patentek eta beste hiru patente-eskaera berrik nabarmen aberastu dute CIC nanoGUNEren industria-jabetzaren zorroa. Gaur egun, zentroak 25 patente aurkeztuta ditu osasunaren, optikaren, materialen zientziaren eta elektronikaren arloetan; hori bai, nanoeskalan. Gainera, 17 patente enpresetara lizentziatuta ditu, merkataritza-ustiapenerako.

  • CIC nanoGUNEk Nano-Istorioen lehiaketa antolatu du lehen aldiz

    CIC nanoGUNEk Nano-Istorioen lehiaketa antolatu du lehen aldiz,  “10alamenos9” Nanozientzia eta Nanoteknologia Jaialdiaren VII. Edizioaren baitan. Lehiaketa honen helburua da hezkuntza-komunitatean eskala nanometrikoan mundua ezagutzeko interesa sustatzea, nanomundua deritzona, nahiz eta txikia izan, oso anitza eta interesgarria baita.

  • CardioPrint, bihotz-inplanteetarako biofabrikazio-prozesu berriak

    CardioPrint proiektua bultzatzen duen erakundeetako bat da CIC nanoGUNE, biofabrikazioaren arloan aurrera egiteko, aurrekaririk gabeko zehaztasunarekin giza ehun bioartifizialak sortzeko gai den gailu berri baten bidez. Azken batean, bihotzeko inplanteen biofabrikazio-prozesu berriak diseinatu, ekoitzi eta probatzea da gure helburua.

  • NEW (CRYO-)FIB MONSTER AT nanoGUNE

    On April 25, the Electron Microscopy group organized a seminar to present to the Basque community the opportunities that will be derived from the new (Cryo-)FIB equipment that will be installed in nanoGUNE.

  • Oksana Yurkevich, first place winner in SPIE Smart Structures + Nondestructive Evaluation 2022

    Oksana Yurkevich got the first place for her outstanding presentation on Self-healing coatings obtained by vapor phase infiltration at SPIE Smart Structures + Nondestructive Evaluation 2022 Bioinspiration, Biomimetics, and Bioreplication XII on 4-10 April 2022. 

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
29
30
1
2
3
4
5
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
 
 

nanoTEKA

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.

Harremana

Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu

Prentsa bulegoa:

+34 688860706
com@nanogune.eu