Gizartea albisteak
Zientzia bada nesken kontua
Hamazazpi euskal erakundek gaur goizean aurkeztu dute urtez urte handituz doan Emakumeak Zientzian proiektua, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo dituzten jardueren programa antolatzeko.
CIC nanoGUNEk alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) ikertzeko proiektu bat lortu du
Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Ikerketa Sustatzeko Espainiako Fundazioak (FUNDELA) alboko esklerosi amiotrofikoaren (ELA) gaixotasuna ikertzeko proiektu bat esleitu dio CIC nanoGUNEri, 12 de Octubre ospitaleko ELA ikertzeko laborategiarekin “i+12” eta Ramon y Cajal-IRYCIS ospitaleko Genetika Zerbitzuarekin lankidetzan; azken horiek CIBERER Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko ospitaleak dira.
Emakumeak Zientzian hazten ari da
Hamazazpi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuz, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo diren jardueren programa antolatzeko.
Emakume gehiago zientzian
Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingeniería, Ceit, POLYMAT, Elhuyar, UPV/EHUko Informatika Fakultatea eta Eureka! Zientzia Museoak zientzia-programazio bateratua aurkeztu dute, mundu osoan ospatzen den otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun horretatik aurrera eta Donostian, hilabete osoan zehar egingo dira Emakumeak Zientzian 2021 ekimenaren ekintzak: tailerrak, hitzaldi publikoak, esperimentuak familian, bisita birtualak…ekintza horietako asko birtualki egingo dira osasun larrialdia dela eta. Ekimenaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Emakumeak Zientzian 2021 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntza du.
NanoGUNE, txikiaren erronka handia
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroaren sorrera eta garapena hasiera-hasieratik biltzen dituen "NanoGUNE, txikiaren xarma" liburua aurkeztu berri da gaur goizean nanoGUNEn. Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean puntako ikerketa nola egiten den gizarteratzea da liburuaren jomuga. “Txikiaren erronka handia” egunetik egunera nola mamitzen da? Nola gauza daiteke proiektu zinez berritzaile eta ausart bat? Galdera horri erantzuten dio kontakizun honek.
"Emakumeak Zientzian" ekimenari STEAM Euskadi zigilua aitortu zaio
"Emakumeak Zientzian" ekimenak STEAM Euskadi zigilua jaso du Euskadin STEAM hezkuntza sustatzeagatik.
Emakumeak Zientzian 2020, zientzia bai baita nesken kontua
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieros, Ceit, POLYMAT eta Elhuyar erakundeek zientzia-programazio bateratu bat aurkeztu dute, mundu osoan ospatzen den otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Donostian, otsailaren 7tik 14ra egingo dira Emakumeak Zientzian 2020 ekimenaren ekintzak: tailerrak, hitzaldi publikoak, ginkana, bisitak… Ekimenaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Emakumeak Zientzian 2020 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Donostia Kulturaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) laguntza du.
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
29
|
30
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
|
|
|
|
|
|
|
7
|
8
|
11
|
12
|
|||
|
|
|
|
|||
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
|
|
|
|
|
|
|
|
20
|
21
|
22
|
25
|
26
|
||
|
|
|
|
|
||
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
|
|
|
|
|
|
|
Events
Datozen ekitaldiak
No events